ASTEKO KRONIKA.

(2014ko abuztuaren 20an).

 

 

 

         XAKEKO OLINPIADA.

 

            Jokatutakoa: Xakeko XLI. Xake Olinpiada Irekia.

 

            2014ko abuztuaren 14an amaitu da, Norvegiako Tromso hirian.

 

            Hauexek izan dira lehenengo zazpi selekzioak, 11 txanda jokatu ondoren:

 

1)    Txina – 19 puntu.

2)    Hungaria – 17 puntu.

3)    India – 17 puntu.

4)    Errusia – 17 puntu.

5)    Azerbaijan – 17 puntu.

6)    Ukrania – 16 puntu.

7)    Kuba – 16 puntu.

 

Orotara, 177 selekzio aritu dira.

 

            Txina selekzio txapelduneko jokalariak hauexek izan dira: Yue Wang (2.718 FIDE elokoa), Liren Ding (2.742), Yangyi Yu (2.668), Hua Ni (2.666) eta Yi Wei (2.638).

 

            Informazioa: “https://chess24.com/en/olympiad2014” eta “http://chess-results.com/tnr140380.aspx?lan=0&art=0&flag=30&wi=821” webguneak.

 

            Jokatutakoa: Emakumezkoen Xakeko XXVI. Olinpiada.

 

            2014ko abuztuaren 14an amaitu da, Norvegiako Tromso hirian.

 

            Hauexek izan dira lehenengo zazpi selekzioak, 11 txanda jokatu ondoren:

 

1)    Errusia – 20 puntu.

2)    Txina – 18 puntu.

3)    Ukrania – 18 puntu.

4)    Georgia – 17 puntu.

5)    Armenia – 17 puntu.

6)    Kazakhstan – 17 puntu.

7)    Polonia – 16 puntu.

 

Orotara, 136 selekzio aritu dira.

 

            Errusia selekzio txapelduneko jokalariak hauexek izan dira: Kateryna Lagno (2.540 FIDE elokoa), Valentina Gunina (2.524), Alexandra Kosteniuk (2.531), Olga Girya (2.484) eta Natalija Pogonina (2.479).

 

            Informazioa: “https://chess24.com/en/olympiad2014” eta “http://chess-results.com/tnr140380.aspx?lan=0&art=0&flag=30&wi=821” webguneak.

 

            Jokatzekoa:   FIDEko Emakumezkoen Grand Prix-eko seigarren torneoa.

 

            2014ko abuztuaren 24tik irailaren 6ra, Estatu Batuetako Sharjah hirian jokatuko da. Orotara, 6 torneo dira, 2013an eta 2014an jokatzekoak direnak. 18 jokalari daude Grand Prix honetan. Zirkuito honetako irabazleak Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketako Finala jokatuko du Yifan Hou txinatarraren aurka (oraingo txapelduna). 2015ean izanen da hori.

 

            Lehenengo torneoa Genevan (Suitza) jokatu zen. 2013ko maiatzaren 15ean izan zuen amaiera. Bela Kotenashvili georgiarrak irabazi zuen.

 

            Bigarren torneoa 2013ko ekainaren 28an amaitu zen, Armeniako Dilijan hirian. Humpy Koneru indiarrak irabazi zuen.

 

            Hirugarren torneoa Tashkent hirian (Uzbekistan) jokatu zen. 2013ko irailaren 30ean izan zuen amaiera. Humpy Koneru indiarra berriz izan zen nagusitu zena.

 

            Laugarren torneoa 2014ko apirilaren 22an amaitu zen, Khanty-Mansiysk hirian (Errusia). Yifan Hou txinatarrak irabazi zuen.

 

            Bosgarren torneoa 2014ko uztailaren 2an amaitu zen, Lopota hirian (Georgia). Yifan Hou txinatarrak irabazi zuen.

 

            Informazioa: “http://sharjah2014.fide.com/en/schedule” eta webgunea.

 

2014-08-20.

Iturria: Internet.